Ordezko energia

Schlierbergeko Eguzki-auzoko (Friburgo, Alemania) eraikinek kontsumitzen dutena baino energia gehiago ekoizten dute. Teilatuen gainean eguzki plakak dituzte eta energia eraginkortasun handiena lortzeko eraikiak daude.

Ordezko energia edo ordezko energia iturria ohiko energia klasikoen ordezko gisa proposatutako energia iturriak dira. Hala ere, ez dago adostasunik kontzeptu horretan zein teknologiak sartzen diren eta "ordezko energiaren" definizioa ezberdina da egile desberdinen arabera: definizio murriztaileenetan, ordezko energia energia berriztagarria edo energia berdea kontzeptuaren baliokidea izango litzateke, definizio zabalagoek, berriz, erregai fosilak (ikatza, gasa eta petrolioa) erretzea suposatzen ez duten energia iturri guztientzako ordezko energiatzat jotzen dituzte; definizio horiek, berriztagarriez gain, energia nuklearra edota energia hidroelektrikoa ere barne tartzen dituzte.

Erregai fosilak izan dira industria iraultzan erabilitako energia-iturria, baina, gaur egun, bi arazo dituzte: alde batetik, baliabide finituak dira, eta erreserbak (bereziki petrolioarenak) epe hurbilagoetan edo laburragoetan agortzea aurreikusten da, argitaratutako ikerketen arabera. Bestalde, erregai horiek erretzeak CO2 kantitate handiak askatzen ditu atmosferara, eta berotze globalaren arrazoi nagusia dela leporatu izan da. Hori dela eta, erregai fosilen erreketaren ordez arazo horiek ez dituzten beste energia-iturri batzuk erabiltzeko aukera aztertzen ari dira.

Ordezko energiak bi talde handitan banatzen dira:

Energia eolikoa Tecnópolisen. Argentina.

Ez daude guztiak ados energia nuklearra ordezko energien artean sailkatzean, izan ere, erregai fosilak bezala, baliabide finitua da, eta ingurumen arazo garrantzitsuak ere sortzen ditu, hala nola, hondakin erradioaktiboen kudeaketa edo istripu nuklearra izateko aukera. Hala ere, teknologia horren CO 2 emisio baxuak eta oraindik energia berriztagarriek erregai fosilak guztiz ordezkatzeko duten gaitasun nahikoa ez izateak energia nuklearra polemika handiko gaia da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search